Albisteak
Gaztetxoen Tolareko Igoerako izen-ematea zabaldu dute
— 2025-07-03Arroagoiko Santio-Santanetako jaietan ospatzen den Tolareko Igoera antolatu dute laugarren urtez jarraian. Festen azken egunean ospatuko da proba, uztailaren 27an, igandez, 11:00etan. Lasterketa hau 16 urtetik beherako gaztetxoei zuzenduta dago. Parte-hartzaileek Larretxeko kruzetik ekingo diote ibilbideari, eta helmuga Arroagoiko plazan bukatuko da.
Parte hartzeko izen-ematea derrigorrezkoa izango da, eta horretarako WhatsApp bidez idatzi beharko da 665 70 21 08 telefono zenbakira, uztailaren 21a baino lehen.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide