Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Kalean bizi diren katuei babesa emateko sortutako Kalekatu Elkarteak atzo, igandez, bigarren eskuko azoka antolatu zuen. Azoka Udaletxeko arkupean izan zen, goizeko 10:00etatik bost orduz.
Kalekatuk bere postua jarri zuen, baina beste hainbat ere izan ziren bertan. Askotariko produktuak erosteko aukera izan zen, hala nola arropa, jostailuak, liburuak, dekorazio elementuak, etab. Kalekatuk jasotako dirua kalean dauden katuei laguntzeko erabiliko dute, bai gaixotasunen edo istripuen kasuetarako, baina bereziki CER metodoa (harrera, esterilizazioa eta itzulera) burutzeko.










