Albisteak

[ARGAZKIAK] Xabat eta Xela txapeldun Txokoko Txapelketan

Xabat eta Xela bikoteak eskuratu dute aurtengo Txokoko Pilota Txapelketako txapela, atzo, ostiralez, jokatutako finalean Txapeitarrak 30-18ko emaitzarekin garaituta. Finalaren atariko lehian, hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida jokatu zen; Oier eta Kixkurrak eskuratu zuten hirugarren postua, Xora eta Andu 30-21 mendean hartuta.

Giro paregabea nagusitu zen Gurutzeaga frontoian; zalez bete zen pilotalekua, eta orain arteko ikuslerik gehien bildu zen partida erabakigarri hauetan. Jai giroan murgilduta, amaiera biribila izan zuen aurtengo txapelketak.

Maiatzaren 22an hasi zen aurtengo Txokoko Txapelketa, eta hasierako hamalau bikoteetatik onenek lortu dute amaieraraino iristea.  Bi finalistek maila bikaina erakutsi dute txapelketa osoan zehar. Txapeitar anaiek azken partida irabaztea besterik ez zuten falta txapelketako ibilbide bikaina borobiltzeko, ordura arteko partida guztiak irabazi baitzituzten. Xabat eta Xela ere maila gorenean aritu dira, txapelketan zehar porrot bakarra izan dute eta beraien ibilbidearen aitortza jaso dute aurtengo edizioko txapela bereganatuz.

  




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide