Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Hamabi urtetik beherakoek hartu ahal izango dute parte lehiaketan. Lanak ekainaren 20a baino lehen aurkeztu beharko dira.Zestoako Kalekatu Elkarteak taldeko logotipoa sortzeko marrazki lehiaketa antolatu du. Parte hartzeko ezinbestekoa izango da hamabi urte baino gehiago ez izatea. Lanak ekainaren 20a baino lehen aurkeztu beharko dira Aizarnako eta Arroabeko eskoletan edo Zestoako Gaztelekuan.
Marrazkiak kaleko katuen ingurukoak izan behar dutela azaldu dute antolatzaileek. Lan bakoitzean izen abizenak, adina eta bizilekua adierazi beharko dira. Irabazlearen izena webgune honetan argitaratuko dugu.