Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Zestoako Musika Bandak entseguekin hasi da zazpi hilabete ondoren. Covid-19ak sortutako egoera dela eta, ezin izan dute entsegurik egin azken zazpi hilabetetan. Etenaldiaren ostean, atzo egin zuten lehen entsegua, kiroldegiko aterpean.
Uztailean bi kontzertu eskainiko dituzte bat herrigunean eta bestea auzo batean. Hitzordu horretarako piezak prestatzen hasi dira eta hemendik aurrera, astelehen eta asteazken arratsaldetan egingo dituzte entseguak, kiroldegiko aterpean.