Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Kalekatu Elkarteak lehenengo bilera irekia egingo du datorren astelehenean, hilak 29, arratsaldeko 19:30ean Kultur Etxean. Elkarte honen helburuetako bat ugaltze katuen kopurua kontrolatzea da. Horretarako, Azpeitia, Azkoitia edota Elgoibarren jadanik martxan duten CES (Captura, Esterilización y Suelta) sistema erabiltzea da asmoa: katuak harrapatu, albaitariarengana eraman, eta han osasun egoera aztertu ondoren esterilizatu edo zikiratu egingo dira.
Bihar egingo den bileran informazio gehiago eskainiko dute bertako kideek eta elkartearen nondik norakoak azalduko dituzte.
Facebook: Kalekatu Elkartea