Albisteak
Kandido Ibar Zestoako Udal agintariekin elkartu da
— 2016-05-24Pablo Ibarren aita, Kandido Ibar, Zestoako Udal agintariekin elkartu da. Kandido Ibarrek bere semearen egoeraren berri eman die Josetxo Mendizabal alkaterari, eta Montse Atxega eta Karmenlo Mendizabal zinegotziei. Ibarrek laguntza eskatu die gaia gizarteratzeko eta diru ekarpena egiteko. Zestoako Udalak “informazioa zabaltzeko eta diruz laguntzeko konpromisoa hartu du”.
Pabloibar.com webgunean ikus daiteke Ibarren kasuaren informazio guztia, eta diru ekarpena egiteko modua ere badago bertan.
Urte luzez egondako “heriotzaren korridoretik” irten daiteke
1994tik hasita, Pablo Ibarrek hiru epaiketa izan ditu kasu beragatik. Gora-behera askoren ondoren, 2000. urtean egindako hirugarren epaiketan heriotza zigorrera kondenatua izan zen, hilketa hirukoitza leporatuta. Baina hilketa gertatu zen tokian sekula ez dute topatu Ibarren ADN edo hatz markarik, akusazioa seguritateko kamera batek hartutako bideo batetan oinarritzen da.
Horrela, 2016ko maiatzaren 17an, Floridako Epaitegi Gorenak Pablo Ibarren aldeko erabakia hartu zuen. Eta 15 eguneko epean heriotzaren korridoretik irten daiteke, epaiketa berri bat egin diezaioten. Hori da Ibar familiak eskatzen duena, epaiketa justu bat.
Egin zaitez bazkide