Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Retro Dantzen Txapelketa jokatu zen pasa den larunbatean Torrelavegan (Kantabria). Eider Mendizabal zestoarrak parte hartu zuen, Peio Nuño bikotearekin batera. 35 eta 50 urte bitartekoen mailan bigarren postuan sailkatu ziren salsa eta bachata modalitateetan. Jose Mari Orbegozoren dantza eskolako kidea da Mendizabal.