Albisteak

Kantabriako Retro Dantzen Txapelketako lehen saria eskuratu du Eider Mendizabalek

Dantzakiko kideak, larunbatean Torrelavegan. (Argazkia: Urola Kostako Hitza)

Retro Dantzen Kantabriako Txapelketa jokatu zen joan den larunbatean Torrelavegan (Espainia).  Urola Kostako Hitzak jakinarazi duenez, Azpeitiko Dantzaki eskolako kideek hainbat sari eskuratu zituzten bertan. Eider Mendizabal eta Peio Nuñok 40 eta 50 urte artekoen kategorian lehen postua eskuratu zuten bachata eta salsa dantzetan.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide