Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Jagoba Astiazaran musikariarekin batera, euskal kantu tailerra antolatu du Portale Kultur Elkarteak. Guztira, lau saio izan dira eta ikastaroari amaiera emateko gaur ostirala, zuzeneko musikaz lagundutako kantu afaria izango da.
Oraindik ere lekua bada afaritarako. Portalen elkartuko dira arratsaldeko 20:30ean, Ez da kasualitatea emanaldia bukatu ondoren, kantupoteo bat egiteko. Afaria 21:00ak aldera izango da.