Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Ikasturte berriaren hasierarekin batera, adinekoei zuzendutako kartoizko altzariak egiteko tailerra berriro martxan jarriko du 3Z elkarteak. Irailaren 21ean hasiko da ikastaroa, eta astelehen eta asteazkenetan izango da, arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara bitartean, jubilatuen tabernan. Saioak negu guztian zehar martxan izango dira, eta 3Zko kideek adineko herritarrak bertan parte hartzera animatu dituzte.