Albisteak

Kaskoa ibilgailuentzat itxita irailaren bukaera arte

Herriko kasko historikoa ibilgailuentzat itxita egongo da uztailaren 1etik irailaren 30era arte

Uztailean, abuztuan eta irailean oinezkoek erabateko lehentasuna izatea da helburua eta zamalanetarako, oinarrizko beharretarako eta larrialdietarako irekiko da. Herriko kasko historikoa ibilgailuentzat itxiko da uztailaren 1etik hasi eta irailaren 30era arte. Astegunetako goizetan 8:00etatik 12:00etara zamalanetarako irekiko da eta eguerditik aurrera itxi egingo da, egunero. Neurriaren helburua, oinezkoei lehentasuna emateaz gain, herrigune historikoa biziberritzea eta haurren segurtasuna bermatzea da.

Menpekotasuna duten pertsonak

Herriko kasko historikoan bizi eta menpekotasun ziurtagiria daukaten pertsonei piboteak ireki ahal izateko giltza emango zaie, larrialdi kasuren bat balego ibilgailuz ere sarbidea izan dezaten.

Bestalde, osasun zein larrialdietarako zerbitzuak ere itxiera ordutegian eta egoerak horrela eskatzen duenean, barrura sartu ahal izango dira.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide