Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Datorren apirilaren 17rako Kastro eta Islaresera irteera antolatu du Zestoako Jubilatu elkarteak. Irteera goizeko 9:00etan izango da eta lehendabizi Kastroko eliza eta inguruan bisitatuko dituzte. Ondoren, eguerdiko 14:00etan Islaresera abiatuko dira eta Arenillas jatetxean bazkalduko dute. Irteeraren prezioa 40€koa da autobusa eta bazkaria barne. Izena emateko epea apirilaren 13a arte zabalik izango da edo autobusa bete arte.