Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Positibo bakarra zenbatu du Osakidetzak herrian atzo egindako PCR eta antigeno frogetan. Zestoa kokatuta dagoen osasun eremuko (Zestoa – Zumaia – Getaria) intzidentzia tasa metatua 500etik beherakoa dela jakinarazi zuen atzo osasun agintaritzak eta hori dela eta, Zestoa eremu gorritik laranjara pasa da. Gaurtik aurrera ostalaritza jarduera baimenduta dago, baita eskola kiroleko entrenamenduak eta talde kirola ere. Osasun Sailak gaur emandako datuen arabera, 465,51ko intzidentzia tasa du gaur Zestoako osasun eremuak.