Albisteak

Kasu positibo bakarra atzeman dute herrian

Kasu bakarra zenbatu du Osasun Sailak azken orduetan egindako PCR eta antigeno frogetan herrian. 100.000 biztanleko azken hamalau egunetako intzidentzia tasa 1052,90 kasukoa da, atzo baino zertxobait baxuagoa.

Eskualdean 19 kasu atzeman ditu Osakidetzak. Azpeitian eta Zarautzen atzeman dituzte kasu gehienak, seina kasu herri bakoitzean. Azpeitian eremu gorrian jarraitzen dute, 1233,53ko intzidentzia tasarekin. Zarautz, berriz, eremu laranjan sartu zen asteburuan. Zumaian intzidentzia tasak 500dik beherako izaten jarraitzen du eta ostalaritza guneak irekita daude gaurtik aurrera. Aian, kontrako egoera dute. Gaurtik aurrera, ostalaritza guneak ateak itxi daude han eta eskola eta taldekako kirola debekatuta daude.

Orion kasu bakarra atzeman dute baina oraindik ere eremu gorrian jarraitzen dute han, 1239,40ko intzidentzia tasarekin. Azkoitian eremu laranjan dute, kasu positibo bat gehiagorekin. Beizaman, Errezilen, Getarian eta Aizarnazabalen, berriz, ez dute positibo bat bera ere atzeman azken orduetan egindako frogetan.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide