Albisteak

Kasu positibo bakarra zenbatu du Osakidetzak azken orduetan Zestoan

Osasun Sailaren datuen arabera, PCR probetan kasu positibo bakarra atzeman da azken 24 orduetan Zestoan. Datu hau kontuan hartuta, guztira, 41 dira kasu positiboak herrian.
Osakidetzak 9.118 PCR proba egin ditu EAE-n azken 24 orduetan eta horietatik 383 positibo detektatu dira: 159 Bizkaian, 141 Gipuzkoan eta 70 Araban. Azken orduetan, EAE-tik kanpo bizi diren 13 pertsonak ere positibo eman dutela jakinarazi du Osasun Sailak. Hiru lurraldeetan, 268 lagun daude ospitaleratuta, horietatik 46 ZIUn.



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide