Ikasturte berrirako ikastaro, eskola eta bestelakoak
— 2020-09-25Ikasturte berriarekin batera, Danbolinen jaso ditugun eskeintzen berri duzue ondorengo lerroetan:
-Bertso eskola. Urritik ekainera bitartean, astean ordubeteko saioa. Haur, gazte eta helduei zuzendua. HIlean 20 euro. Izena emateko erniarraitz@gmail.com
-Zestoako arte eszenikoen eskola. Haur, gazte eta helduentzat (plaza mugatuak). Berrikuntza: Jantzigintza eta eszenografia departamenturako bi plaza irekiko dira. Izena eman eta informazio gehiagorako: 636906737 edota eromenprodukzioak@gmail.com
-Marrazketa eta pintura ikastaroa: Urriaren 1ean hasiko da eta astean ordu bat izango da. Ordutegiak aukeran; 17:00etatik 18:00etara edo 18:00etatik 19:00etara. Adina: 5-6 urtetik gorakoentzat. Txikienentzat, sormena lantzeko, beraientzat egokitutako ikastaro dibertigarri bat izango da. Helduenek, teknika ezberdinak ikasteko aukera izango dute eta arloan dituzten gustu eta lehentasunak ezagutu. ez da mailarik behar, ikasteko edo hobetzeko gogoa besterik ez. Izena emateko edo informazio gehiagorako deitu 627 033231 (Kristina)
-Josten ikasteko ikastaroa: Urriaren 1ean hasiko da eta astean bi ordu izango dira, 17:00etatik 19:00etara. Ordutegia beharren arabera alda daiteke. Maila indibiduala izango da, eta pertsona bakoitzaren gustua eta beharrak hartuko dira kontuan. Patroiak egiten ikasi edo erabiltzen ez diren jantziak konpontzen edo birziklatzen ikasteko aukera izango da. Izena emateko edo informazio gehiagorako deitu 627033231 (Kristina)
-Yoga +. Astean bi egunetan, ordu eta erdiko saioa bakoitza. Harremenetarako eta informazio gehiagorako deitu 692 71 41 65 telefonora (Marina Pons)
Zerrenda osatzen jarraitzeko, zure eskaintzaren berri ematea nahiko bazenu jarri Danbolinekin harremanetan 722 60 92 65 telefonora deituta.
Egin zaitez bazkide