Albisteak

Kasu positibo bakarra zenbatu du Osasun Sailak Zestoan

Osasun Sailak emandako datuen arabera, kasu positibo bakarra atzeman da azken 24 orduetan Zestoan. 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia tasa 1147,93kasukoa da (atzo 1174,02 kasukoa). Eskualdean atzo baino bost positibo gutxiago detektatu dira. Guztira 68, positibo berri atzeman dituzte: bederatzina Azpeitian eta Zarautzen, hamasei Zumaian, hamabost Azkoitian, lau Getarian, hiru Orion eta Errezilen eta Zestoan bana.

Osakidetzak 16.701 PCR proba egin ditu Gipuzkoan, Araban eta Bizkaian azken orduetan eta horietatik 1.138 positibo detektatu dira (egindako frogen %6,8a): 524 Bizkaian, 564 Gipuzkoan eta 125 Araban. Atzotik gaurrera, EAE-tik kanpo bizi diren 13 pertsonak ere positibo eman dutela jakinarazi du Osasun Sailak. Nafarroan 4.284 PCR egin dituzte azken orduetan eta horietatik 552 positibo zenbatu dituzte egindako frogen %12,9a.

Ipar Euskal Herria konfinatuta

Bihartik aurrera Frantzuako Estatua konfinatuko dutela iragarri du Emmanuel Macron Frantziako presidendetak. Abenduaren 1a arte iraungo du neurriak. Itxialdia udaberrikoa baino malguagoa izango da: eskolak zabalik egongo dira, lanera joateko baimena izango dute langileek eta zahar etxeetako bisitek aurrera jarraituko dute. Ostatu eta jatetxeak itxita egongo dira. Momentuz, Iparraldearen eta Hego Euskal Herriaren arteko muga irekita egongo da.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide