Albisteak
Adin tarteen txanda berezirik ez da izango kiroldegian astelehenetik aurrera
— 2020-10-29Datorren astelehenetik aurrera kiroldegiko zerbitzuetan hainbat aldaketa izango direla iragarri du Udalak. Azaroaren 2tik aurrera, adin tarteen txanda bereziak kenduko dira. Kiroldegiko arduradunen arabera, 65 urtetik gorakoentzat erreserbatuta zeuden orduetan “oso erabiltzaile gutxi” joaten ziren kiroldegira eta hori dela eta, erabiltzaile orok edozein txandatan izango du kirol instalakuntzak erabiltzeko aukera. Hala ere, txanden artean desinfekzio lanak egiteko 15 minutuko tartea hartzen jarraituko dutela nabarmendu dute.
Bestalde, spinning-eko ikastaro birtualen ordutegi finkoak ezarriko dituzte. Saio bakoitzak 55 minutuko iraupena du eta bertara joan nahi dutenek, ordu eta erdiko txanda aukeratu ahal izango dute. Hala aukeratzen dutenek, bertan dutxatzeko denbora izango dute.
Mahai tenisa
Mahai tenisean aritzeko zerbitzua izango da astelehenetik aurrera erabiltzaile guztientzat. Erabilera anitzeko kantxan mahai bat jarriko dute eta gehienez binaka edo launaka erabili ahal izango da. Pilota eta palak norberak eraman beharko ditu.
Hona hemen txanden eta spinning-eko saioek ordutegiak:
Egin zaitez bazkide