Albisteak

Kasu positibo bat atzeman du Osasun Sailak herrian

Intzidentzia tasa 693,37tik 719,05ra igo da eta oinarrizko birsorkuntza tasa bere horretan mantendu da.

Azken orduetan Covid-19ak izan duen bilakaerari buruzko datuak jakinarazi berri ditu Eusko Jaurlaritzak. Txosten horren arabera, kasu bakarra atzeman dute Zestoan atzo egindako PCR eta antigeno frogetan. Azken hamalau eguneko 100.000 biztanleko intzidentzia tasa 693,37tik 719,05ra igo da eta oinarrizko birsorkuntza tasak atzoko berdina izaten jarraitzen du, 1,17koa.

Eskualdean 56 kasua atzeman dituzte azken 24 orduetan: hogeita hiru Zarautzen, bederatzi Azkoitian, zortzi Zumaian, sei Azpeitian, bost Orion, hiru Getarian eta bakarra Aizarnazabalen. Aian, Beizaman eta Errezilen ez dute positiborik zenbatu.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide