Urria 2025
— 2025-11-06Irakurri 275. zenbakia hemen.

Gipuzkoako Euskal Pilota Egokituko Sari Nagusiko finala jokatuko du Jurdan Arakistainek. Iraitz Huegun bikote duela jokatu du finala zestoarrak, Xabier Arizkorreta eta Eneko Sagarmendiren aurka. Getariako pilotalekuan izango da hitzordua, maiatzaren 16an, eguerdiko 12:00etan hasita. Pilotalekura bertaratzerik ez da izango baina ETB-1ek zuzenean eskainiko du finala.
Martxoaren 6an hasi zen Euskal Pilota Egokituko Gipuzkoako Txapelketa. Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF) eta Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak (GKEF) elkarlanean antolatutako eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lagundutako txapelketa da.