Katu baten bila gabiltza

Zestoako kale katu elkartetik jakinarazi nahi dizuegu, argazkietan agertzen den katua desagertu dela eta bere bila gabiltzala. Ebakuntza bat egin berri diote eta nahiko ahul dago. Erraz ezagutzeko modukoa da ebakuntzaren ondorioz kamiseta moduko bat jantzita daukalako. Mixi izena du. Inork ikusten badu mesedez deitu edo idatzi telefono honetara: 610 61 77 20




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide