Albisteak

Kepa Iribarrek bere lehen nobela aurkeztuko du asteartean Arroabean

“72 ordu” liburua aurkeztuko du Kepa Iribarrek bihar,  asteartea, arratsaldeko 18:00etan Arroabeko Elkargunean. Maiatza amaieran kaleratu zuen Iribarrek bere lehen nobela. Erein argitaletxearen Uzta Gorria sailean argitaratu da lana. Nobela poliziakoa bada ere, odol askorik ez dagoela eta hildako pila bat agertzen den nobela horietakoa ere ez dela azaldu du kazetariak.

2022ko irailaren 6an, Juan Sebastian Elkanok munduari bira eman ziola 500 urte betetzen diren egunean kokatzen da istorioa. Ospakizun handia antolatu da bere jaioterrian, Getarian. Inoizko Lehorreratze jai bereziena izango da. Baina hilketa mehatxu batek hankaz gora jarri du festa atariko lasaitasuna. Ordulariaren tik-tak hotsak segundo bat aletzen duen bakoitzean, atentatua hurbilago dago. 72 orduko erlojuaren aurkako bilaketa batean murgilduko da Ertzaintza, baita Aitor Letamendia detektibe pribatua, eta Idoia Urdaneta udaletxeko zinegotzia ere.

Argazkia: Erein argitaletxea




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide