Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Azpeitiko Kimubat Garden lorezaintza eta paisajismo enpresak, kimaketa ikastaroa antolatu du. Formakuntza bi saio izango ditu: otsialaren 28an saio teoriako eskainiko dute, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Bigarren saioan alde praktikoa landuko dute. Martxoaren 2an izango da hitzordua, goizeko 10:00etatik 13:0etara eta Aitor Etxandia frutazaintzako teknikari eta adituak zuzenduko du ikastaroa.
Bi saioetan parte hartzeko 10 euro ordaindu beharko dira. Plazak mugatuak direnez, aurrez izena ematea beharrezkoa da, kimubat@kimubat.eus helbidera maila idatziz edo 943 15 00 85 zenbakira deituz.