Albisteak

‘Kimikarin, zientziarekin jolasean’ tailerra egingo dute hilaren 21ean Arroabean

6  eta 12 urte bitarteko haurrentzat ‘Kamikarin, zientziarekin jolasean’ tailerra antolatu dute Arroabean. Datorren hilaren 21ean izango da, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara auzoko frontoian. Tailerrean parte hartu nahi dutenek, Arroabeko eskola ondoko iragarki-taulan eman beharko dute izena, azaroaren 16a baino lehen.

‘Kimikarin’ haurrek eta gazteek zientziarekiko duten ikusmina pizteko ekimena da. Proiektua “Learning by doing” metodologia finlandarrean oinarritua dago, zientziaren aspektu ulergarriena erakutsiz eta “Ikasketa” eta “Dibertsio” kontzeptuekin loturak sortuz.

Ikusi pasa den urrian Zestoan egindako Kimikarin tailerreko argazkiak hemen.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide