Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Koronabirus gaitza sahiesteko neurriak hartu dituzte kirol arloan ere. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren jarraibideak betez, jarduera guztiak bertan behera gelditu dira. Eskola kirola gaurtik aurrera bertan behera geldituko dela jakinarazi du Foru Aldundiak, entremamenduak barne. Euskadiko Futbol Federazioak ere datozen jardunaldiak bertan behera utzi ditu. Ondorioz, Zestoako klubeko taldeek ez dute entrenamendurik eta partidarik izango bi astez. Azkenik, pilota federazioak Gipuzkoa eta Arabaren arteko GRABNI txapelketa partzialki atzeratuko du.