Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Zestoako Ekain Guraso Elkarteak eskola kirol koordinatzaile berria behar du eta lan deialdia egin du. Hautaketan parte hartzeko ezinbestekoa izango da euskara menperatzea eta 18 urte beteta izatea. Horiez gain, beste irizpide batzuk ere finkatuta ditu elkarteak, hauen berri edo informazio gehiago jakin ahal izateko harremanetarako bideak jakinarazi dituzte: 660 334 184 telefonora deitu edota ekaingurasoelkartea@gmail.com helbidera idatzi behar da. Izen ematea ekainak 16tik 30era bitartean, azken hau barne, izango da.