Albisteak
Kartoizko eskulanak erakutsiko ditu 3Z taldeak hilaren 19an eta 20an
— 2025-06-13Adinekoen eta bakarrik bizi diren pertsonen beharra asetzeko lanean diharduen 3z taldeak, kartoizko eskulanen erakusketa antolatu du datorren asterako.
Hain zuzen ere, ekainaren 19an, osteguna, eta 20an, ostirala, jarriko dute taldeak berak antolatuta eta Lurdes Unanueren gidaritzapean, urte guztian zehar egindako lanen erakusketa, Alonderoko aretoan. Bi egunetan, 18:00etatik 20:00etara izango da erakusketa bisitatzeko aukera.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide