Albisteak
Kirol koordinatzaile berria behar du Ekain Guraso elkarteak
— 2025-06-13Zestoako Ekain Guraso Elkarteak eskola kirol koordinatzaile berria behar du eta lan deialdia egin du. Hautaketan parte hartzeko ezinbestekoa izango da euskara menperatzea eta 18 urte beteta izatea. Horiez gain, beste irizpide batzuk ere finkatuta ditu elkarteak, hauen berri edo informazio gehiago jakin ahal izateko harremanetarako bideak jakinarazi dituzte: 660 334 184 telefonora deitu edota ekaingurasoelkartea@gmail.com helbidera idatzi behar da. Izen ematea ekainak 16tik 30era bitartean, azken hau barne, izango da.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide