Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Astelehenean hasi zituzten kiroldegi aurreko estalpea kentzeko lanak. Estalpe berria jarriko dute, eta eguzki plakak jarriko dituzte haren gainean. Lanak ostiralean amaitzeko aurreikusten du Udalak, eta segurtasuna bermatzeko, Uztapide jolas parkea itxita dago.
Parkea itxita dagoen bitartean, honako guneak daude erabilgarri:
– Zestoako Herri Eskolako eraikin nagusiko patioa, arratsaldeko 19:30ak arte.
– HH2-3ko haurren eraikineko (Txanpiñoia) patioa.
– Gaurtik aurrera, HH2-3 haurrentzat egokitutako salto gela , 17:00etatik 19:30era. Sarbidea Txanpiñoiko patiotik.