Albisteak
Kiroldegia beteta, Bertso Urtie egitasmoaren baitan antolatutako saioan
— 2021-03-29Arrakasta izan zuen atzo Erniarraitzek eta Udalak elkarlanean antolatutako bertso saioak. Bertso gosez zegoen jendea eta atzeman zen. Giro ezin hobea nagusitu zen kiroldegiko frontoian. 300 ikusletik gora bildu ziren harmailetan, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Jon Maia, Sustrai Colina, Oihana Iguaran eta Jon Gurrutxagaren bertsoan entzuteko asmoz.
Datorren hitzordua
Bertso Urtie egitasmoaren baitan antolatu zuten atzoko saioa. 2020-2021 ikasturtean iraungo du egitasmoak eta honen helburua, bailarako bertso mugimenduari astindu bat ematea da. Hurrengo saioa iragarri berri du Erniarraitzek. Bertso bazkaria antolatu dute apirilaren 25erako. Azkoitiko Joseba jatetxean izango da. Maialen Lujanbio eta Julio Soto arituko dira bertsotan. Izena aurrez eman beharko da binaka edo launaka erniarraitz@gmail.com helbidera mezu bat bidalita.
Egin zaitez bazkide