Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Zestoa Osasuntsu egitasmoko bigarren saioak egin dituzte aste honetan. Atzo asteartea, erorketak sahiesteko tailerra izan zen Jubilatuen tabernan. Gaur goizean, berriz, bueltatxoa egitekoak ziren, baina eguraldi txarraren ondorioz, kiroldegian egin dute ariketa saioa. Ondoren, hamaiketako eder bat egin dute.
Antolatzaileek herritarrak saioetan parte hartzera animatu nahi dituzte. “Nahiz eta eguraldi txarra egin, alternatibak ditugu eta herritarrei bultzada bat eman nahi diegu saietan parte har dezaten” esan dute.