Albisteak

Kiroldegiko aldagelak erabiltzeko aukera zabalik dute jada bazkideek

Zestoako Kirol eta Jarduera Fisikoko sailak jakinarazi duenez, uztailaren 6tik aurrera kiroldegiko bazkideek aldagelak eta dutxak erabiltzeko aukera dute. Distantziak eta edukiera mantentzen jarraitu behar denez, hiru pertsonako edukierara mugatuko da aldagela bakoitza eta txankletak erabiltzea derrigorrezkoa izango da.

Gimnasioko pisu libreko materiala (mankuernak, alterak…) erabiltzeko aukera ere zabaldu da. Eremu horretan, aldi berean pertsona bakarrak erabili ahal izango du materiala. Ondoren, erabilitakoa norberak desinfektatu beharko du.

Pixkanaka zerbitzuak zabaltzen ari badira ere, hasieratik jarritako arauak berdin mantentzen direla azpimarratu dute: hitzordua hartzeko beharra, 15 minutuko itxierak garbiketarako eta aireztatzeko, eraikinean sartzeko musukoa, tenperaturaren neurketa edota oinetakoen desinfekzioen derrigortasuna, besteak beste.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide