Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Kiroldegiko aterpe berria egiteko lanek aurrera jarraitzen dute. Aterpe zaharra kentzen amaitu dute eta beraz, arratsaldetik aurrera, zabalik egongo da berriz ere parkea. Goiko zatia, orain arte estalita egon den zatia, itxita dago azken lan bat amaitu arte, baina gainontzeko guztian ibil daiteke.
Maiatzaren 29an lanen fase berri bat hasiko da. Udalaren esanetan, aurrerantzean ere tarteka itxi beharko da parkea, lan guztiak amaitu bitartean, baina beti garaiz jakinaraziko da.