Albisteak

Kiroldegiko bazkideak berritzeko kanpaina martxan

Datorren urtean kiroldegian bazkide egiteko kanpaina zabalik dagoela gogorarazi du Zestoako Udaleko Kirol Sailak. Ordainketa helbideratuta dutenek, 2022an bazkidetza bertan behera utzi nahi dutela jakinarazten ez badute, kuota automatikoki berrituko zaie. Bazkidetza berritzeko asmorik ez dutenek edo joan den urteko kuota murrizteko eskubidea dutenek, berriz, kiroldegian jakinarazi beharko dute.

Bestalde, transferentzia bidez bazkide egin zirenek kiroldegitik pasa beharko dute aurtengo kuota ordaintzeko. Hala egin ezean, baja emango zaiela jakinarazi dute. Edozein zalantza izanez gero, kiroldegiko bulegoetara jo daiteke, astelehenetik ostiralera 8:30etatik 21:00etara eta larunbatetan 9:00etatik 13:00era eta 16:00etatik 19:00etara.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide