Albisteak

Kiroldegiko ikastaro birtualak etxean egiteko aukera izango dute bazkideek

Kiroldegiko bazkideek ikastaro birtualak etxean egiteko aukera izango dutela erabaki du Udaleko kirol sailak. Plataformara sarbidea ahalbidetzeko, bazkideek Telegim.t enpresaren mezua jasoko dute posta elektronikoz. Printzipioz, datorren astelehenerako izango dute bazkideek plataformara sartzeko aukera baina enpresa hornitzaileak azaldu du bazkide batzuk mezu horiek jasotzen hasiak direla dagoeneko.

Kirol sailak adierazi du bazkide batzuen fitxetan ez dala helbiderik agertzen. Kasu horietarako, ostiralera arteko epea zabaldu dute bazkideek bere helbidea emateko zestoakirola@zestoa.eus helbidera mezu bat idatzita, bere izen-abizenak, NAN zenbakia eta helbide elektronikoa adieraziz.

Azkenik, Zestoako Udalak azaldu du mezu horiek Telegim.t enpresak bidaliko dituela eta gaztelania hutsean izango direla. Hori horrela izanik,  kiroldegiko erabiltzaileei aldez aurretik barkamena eskatu  die Udaleko ordezkariek.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide