Albisteak

Kiroldegiko ikastaroetan izena emateko epea zabaldu dute

Zabalik dago Zestoako Udalak ikasturte honetan eskainiko dituen kirol ikastaroetan izena emateko epea. Adin tarte guztientzako eskaintza osatu dute; heldu fit, pilates, multifitness, total trainning, spinning eta Arroa eta Aizarna aktiboa ikastaroak eskainiko dituzte.

Kirol sailak jakinarazi du, ikastaroetarako taldea sortzeko gutxieneko izen emate kopurua betetzea beharrezkoa izango dela. Bestalde, ikastaroetan izena ematen dutenek, ordainketa bi zatitan egiteko aukera izango dute: erdia ikastaroa hasten denean, eta beste erdia abenduan. Horretarako, beharrezkoa izango da kontu korrontea helbideratzea.

Saioetan parte hartu ahal izateko kiroldegian eman beharko da izena, hilaren 22a baino lehen (astelehenetik ostiralera 8:30etik 21:00etara eta larunbatetan 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara). Taldeak sortu diren edo ez irailaren 26an jakinaraziko dute.

Ikastaroen inguruko informazioa hemen.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide