Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Udalak jakinarazi duenez, kiroldegiko estalpe berria jartzeko habeak aste honetan iritsi diren arren, haize bolada handiak tarteko, segurtasun neurriak bermatzen ez zirenez, ezin izan dituzte jarri. Hori dela eta, Ipintza kale osoan zehar ezingo da aparkatu datozen egunotan ere. Egurrezko habeak jartzeko astebete beharko zutela aurreikusi bazen ere, lanak atzeratu egingo dira. Haizea geratu bezain azkar lanean hasiko dira.