Albisteak

Kiroldegira sartzeko ordutegirik ez da izango aurrerantzean

Kiroldegian orain arte martxan zeuden zeuden protokoloak egungo egoerara egokitu dituzte. Gaurtik aurrera, ez da eraikinera sartzeko ordutegi berezirik egongo, ezta barruan egoteko denbora mugarik ere; beraz, kiroldegia irekita dagoen bitartean sar daiteke bertara (astelehenetik ostiralera 8:30-21:00 eta larunbatetan 9:00-13:00 eta 16:00-19:00). Kiroldegiko arduradunek azaldu dute edukiera-kontrola derrigorrezkoa izango dela eta musukoa beti jantzita eramatea ezinbesteko dela.

Spinningeko ikastaro birtualak

Spinningeko ikastaro birtualek ordutegi berria izango dute. 55 eta 30 minutuko klaseak izango dira. 55 minutukoak 8:45ean, 10:30ean, 12:30ean, 18:15ean eta 19:30ean hasiko dira. 16:15ean, gazteen txanda izango da beraz, bazkide gazteek lehentasuna izango dute spinningeko aretoan. 30 minutuko saioak berriz, 9:45ean, 11:45ean, 13;45ean eta 17:30ean hasiko dira.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide