Albisteak

“Klase feminismoaren oinarriak” hitzaldia gaur, Gaztetxean

Txoko feministak, Gaztetxeak eta Gaztedi sailak elkarlanean antolatuta, “Feminismotik (h)astea” izango da gaurtik hasi eta larunbatera bitartean. Txoko Feministako kideen esanetan, aldarrikapen eta ekintzaz beteriko astea izango da. “Emakumea oinarri hartuta antolatutako astea da, gure historia, gure beharren lanketak eta eremu publikoan daukagun lekua landuko ditugu” adierazi dute.

Gaur, astelehena, “Klase feminismoaren oinarriak” hitzaldia eskainiko du Nahia Santanderrek arratsaldeko 19:30ean hasita Gaztetxean.

 

Egitaraua:

Osteguna, 14: “Gorputzari tratu onak” emakumeentzako tailerra 19:00etatik 20:30era eskola txikiko psikomotrizitate gelan.

Larunbata, 16: MICE eta ON taldeen kontzertuak 22:30ean hasita Gaztetxean. Ondoren, DJ Turtukiña.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide