Klika! Korrika kulturala: Xoxotera irteera

Datorren apirilaren 4tik 14ra izango da 21. Korrika. Euskal Herri osoa zeharkatuko du eta Garesen hasi eta Gasteizen amaituko da. Hilaren 12an pasatuko da Zestoatik eta, Korrika pasatzen den aldiro egiten den bezala, aurtengoan ere herria girotzeko hainbat ekintza antolatu ditu Korrika Batzordeak. Egitaraua guztiz itxi gabe badago ere, datorren igandean daukagu lehenengo zita, martxoaren 17an.

Agiro Mendi Klubarekin elkarlanean, Xoxotera irteera antolatu dugu “Hiru herri, helmuga bat” lemapean. Ekimena bailara mailakoa izango da, izan ere, Xoxoten azpeitiarrekin eta azkoitiarrekin elkartuko gara, hamaiketan, mokadutxo bat egiteko.

Portale, Koiote eta Fati tabernetan eta Zestoako AEK euskaltegian eman daiteke izena eta 3 euro balio du (hamaiketakorako).

Goizeko 08:45ean elkartuko gara Gurutzean, kotxeak hartu eta Ondarbasora igotzeko. Han kotxeak utzi eta Xoxotera igoko gara oinez.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide