Albisteak
Klimari eta energiari buruzko Urola Erdiko planak herritarren parte-hartzea behar du
— 2024-10-24Urola Erdiko energia mahaiak, Iraurgi Berritzenekin batera, Klima eta Energia plana berrikusi du. Eskualdeko emisioak eta klima-mehatxuak aztertu ondoren, ekintzaren lehen zirriborroa egin da.
Orain, herritarren parte-hartzea funtsezkoa da plana osatzeko. Iraurgi Berritzen-en eta eskualdeko udalen webguneetan online galdetegi bat jarri da eskuragarri, eta bertako bizilagunak eta sektoreak beren ideiak eta iritziak ematera gonbidatu dira. Guztion lankidetza funtsezkoa da etorkizun iraunkorragoa sortzeko.
Herritarrak eta elkarteak: https://forms.gle/bLZEuYwCNuCJiGzZ8
Merkatariak eta ostalariak: https://forms.gle/6ifBrTGfdgNNo4Yo7
Industriak: https://forms.gle/8ZbQgiKuWYNaUTSr6
Energia-mahaitik herritarrak gonbidatu nahi dira online galdetegia betetzera eta prozesuan parte hartzera, zenbat eta iritzi eta ekarpen gehiago jaso orduan eta osatuago eta egokiago izango baita Klima eta Energiari buruzko Plana.
Egin zaitez bazkide