Kobaz Koba ibilaldia eta ondoren bazkaria

Kaixo lagunok!

Larunbat honetarako (martxoak 25) ibilaldi berezi bat prestatu dugu. Kobaz Koba Trail lasterketako 16 kilometroko ibilbidea egingo dugu: Zestoa – Aizarna – Santa Engrazia – San Pelaio – Ertxina – Zestoa.

Irteera: goizeko 8:00etan Zestoako gurutzetik egingo dugu.

Izen ematea: kiroldegian

Ondoren, 14:00etan, nahi dutenentzat bazkaria bazkaria egingo dugu Mollergi tabernan. Sagardotegi menua izango da bazkaltzeko. Bazkarirako txartelak salgai dira Mollergi tabernan eta ostiralean (martxoak 24) da azken eguna txartelak erosteko.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide