Albisteak
“Kobaz koba” mendi lasterketa izango da otsailean Zestoan
— 2016-01-15I. Kobaz koba Trail mendi lasterketa izango da Zestoan ostailaren 14an. Lasterketa Arazik eta Zestoako Udalak antolatu dute elkarlanean. Lasterketan zehar Amalda, Erralla, Danbolinzulo, Arluze, Ekain, Erlaitz eta Irikaitz historiaurreko haitzuloak eta aztarnategiak izango dira.
Antolatzaileen esanetan “Zestoan Historiaurreko aztarnategi ugari daude, azken urteetan gauza berri interesgarriak agertu dira eta horiek balioan jartzeko hainbat ekimen burutu eta bultzatu dira. Aldi berean, Zestoa kirolari oso loturik dagoen herri bat da.” Horrela, bi interesgune horiek batzeko asmoarekin sortu da ekimen hori. Kobaz koba Trail-ak “lehen euskaldunen bideetatik, iragana bizitzeko esperientzia paregabea eskaini nahi du” diote antolatzaileek.
Bi modalitate izango ditu lasterketak, luzea 25 kilometrokoa eta motza 16 kilometrokoa. Kirolprobak.com webgunean eman daiteke izena lasterketan parte hartzeko. Ibilbide luzean izen emateak 20 euroko prezioa du eta motzea izen emateak berriz 16 eurokoa. Otsailaren 11ra arte dago irekita izen ematea. Lehen hiru emakumezkoentzat eta gizonezkoentzat sariak izango dira, eta baita lehen emakume eta gizonezko zestoarrentzat ere.
Egin zaitez bazkide