Albisteak
Kobaz Koba Trail probaren bigarren edizioan izena eman daiteke
— 2016-12-20Zestoako Kobaz koba Trail-aren (www.kobazkobatrail.com ) bigarren edizioa jada martxan da. Aurreko urtean 400 izen emateak azkar bete ziren, eta aurtengoan 460 plaza izango dira. Lasterketa otsailaren 12an izango da eta izen ematea zabalik da www.kirolprobak.com webgunean.
Aurtengo edizioan ere bi proba izango dira, Artzei bidea (17km) eta Zaldei bidea (25km), bakoitza 230 partaiderekin. Lehen edizioko ibilbidearen oso antzekoak izango dira; oraingoan Santa Engraziako ermitako begiratoki paregabetik ere igaroko dira. Artzei bidea eta Zaldei bidea Ekaingo (Ekain koba, 2008an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatua) bi galerien omenez izendatu dituzte antolatzaileek. Artzei, Izotz Aroan Zestoa inguruko leizeetan bizi ziren hartz haien omenez, eta Zaldei, zaldien erresistentzia eta edertasuna aintzat hartuaz.
Hemen duzue aurtengo probaren SPOTa:
Egin zaitez bazkide