Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Lasterketa honetako ibilbidea lursail pribatuetatik pasatzen da, ganadua ibiltzen den lekuetatik… horregatik, Kobaz Koba Trail entrenatzen ari direnek ezin izaten dute ibilbidea zehatz-mehatz egin korrikalariek nahi duten bakoitzean. Agiro Mendi Klubak Artzei ibilbidea egiteko aukera moldatu du gaur goizerako ordea. Korrika eta oinez egiteko aukera zegoen, guztira 20 bat lagunek hartu dute parte.