Albisteak

Kobaz Kobako ibilbidera irteera antolatu dute iganderako

Agiro Mendi Klubak Kobaz Koba lasterketako Artzei ibilbidera irteera antolatu du datorren iganderako. Artzei ibilbidea egiteko aukera izango dute parte hartzen dutenek, korrika zein oinez. Guztira, 14 kilometroko ibilaldia izango da. Goizeko 09:00etan irtengo dira Gurutzetik eta parte hartu nahi dutenek bertara azaldu beharko dute aipatutako orduan.

Informazio gehiagorako deitu 610 68 37 23 (Jon Alberdi) zenbakira.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide