Albisteak

Kobaz Kobaz Trail lasterketa ez da jokatuko aurten

Otsailean jokatu ohi da Kobaz Kobaz Trail lasterketa baina pandemiak eragindako egoera dela eta, aurtengoan ez dela lasterketarik izango jakinarazi dute antolatzaileek: “Lasterketa bertan behera uzteak pena izugarria ematen badigu ere, koronabirusa kutsatzea eta zabaltzea saihesteko hartutako neurriak ulergarriak zaizkigu, uste baitugu guztion artean arauak errespetatzen baditugu ahalik eta azkarren pandemia honekin amaitzen lagunduko dugula.Orain, datorren urteko froga prestatzen hasiko direla azaldu dute.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide