Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Otsailaren 18an ospatuko da Kobaz Koba Trail mendi lasterketaren 3. edizioa. Pasa den abenduaren 15ean ireki zen parte hartzeko izen-ematea eta jada 450 korrikalari inskribatu dira. Horietatik 316 gipuzkoarrak dira, 51 bizkaitar, 44 arabar 21 nafar. Bartzelona, Avila edota Burgoseko korrikalariak ere bertaratuko dira. Antzolatzaileak “pozik” agertu dira orain arte lortutako emaitzekin. Kobaz Koba Trail-en 3.edizio honetan 33 zestoarrek hartuko dute parte.
Lasterketari dagokionez, aurten ere bi proba izango dira, Artzei bidea (13 km) eta Zaldei bidea (25 km). Izen emateak zabalik jarraitzen du kirolprobak.com webgunean, jarraian dituzue bi iblbideetan izena emateko estekak: