Albisteak
“Kobazuloen Eguna” ospatuko dute Ekainberrin
— 2017-03-15Martxoaren 19an Kobazuloen Eguna ospatuko da Mugarik Gabeko Lurpea elkartea osatzen duten Euskal Herriko kobazulo turistikoetan. Ekainberri elkarte horren barnean dago, Lekunberriko Mendukilo, Zugarramurdiko Sorginen Leizea, Urdaxeko Urdazubi haitzuloa, Karrantzako Pozalagua, Sarako leizea, Isturitz-Oxozelhaya eta Oñatiko Arrikrutzerekin batera, eta egun horretarako ekimen bereziak antolatu dituzte guztiek.
Ekainberrira hurbiltzen diren bisitariek betiko bisitaz gain, “benetako lehen gizaki bihurtu direla frogatu ahal izango dute” Apaindu zure Historiaurrea izeneko jardueraren bitartez, egun osoan zehar labar artea sortu ahal izango da.
Egun horretan kobazulo hauetako edozeinetara hurbiltzen denak sarrera merkeago izango du, horretaz gain, La Bastide-Clairenceko Argizagita etxean gau bat eta zortzi kobazuloak bisitatzeko bono bat zozketatuko da bisitarien artean.
Goi mailako abenturazaleek Ekainberri bisitatu dute
Pasa den asteburuan Ekainberrik gonbidatu oso berezien bisita jaso zuen. Abenturazale ezagun eta mendi munduko talde bat izan zen Zestoako museoan. Besteak beste, Juanito Oiarzabal, Juanjo San Sebastián eta Alberto Zerain alpinistak, Sebastián Álvaro 27 urtez Al filo de lo imposible programaren zuzendaria eta Joan Garrigos Espainiako Mendi Federazioaren presidentea izan ziren Ekainberrin.
Azpiko argazkian dituzue pasa den asteburuan Ekainberri bisitatu zuen taldea.
Argazkia: Ekainberri
Egin zaitez bazkide